XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DESPOTISMO ARGIZTATUAPOLITIKA Europako hizkuntza gehienetan hitz egiten da " argien mendeaz ": hala nola, gaztelaniaz el siglo de las Luces esan ohi dute, italieraz Ilustrismo, frantsesez ampacirc;pe des Lumieres, ingelesez En glightenment eta alemanez Aufklampauml;rung....

Denek argien irudia darabilte mende hura deskribatzeko.

Errege absolutuen boterea ere testuinguru hartan argiztatu egin zen, demokrazia izan gabe, despotismo argiztatu bat bederen izan zedin....

Subiranoak, edo despota argiztatuak, beren Estatuen lehenen zerbitzariak dira; arrazoimenaren izenean, osorik zahar-berritu nahi dituzte.

Estatuok arrazoizko erreformak ezarri nahi dizkiete menpekoei: sarrerak gehitzeko herri-zamen bidezko banaketa; esanekoagoak izan daitezen, probintzia eta hiriei administrazio geroz eta berdinago bat eman nahi diete; aristokrazia apalagotuko duen oreka politiko-soziala; menpeko guztien gaitasun ezberdinez baliatu ahal izateko erlijio-tolerantzia; ekonomia gidatu bat, merkantilismoa, beti ere produkziorako beharrezkoak diruditen libertateez leundua.

Hau dena, hizkera filosofiko batekin emana.

Roland Mousnier historilari frantsesak, Frantziaren Aro Modernoa aztertu du, batez ere: hau da, XVI-XVIII. mendeak.

Frantziako izen handi sagaratuetako bat da, noski, historilarietan.

Ikerlan mugatuagoen ondoan, Historia Unibertsalari liburu eder bat eskaini dio (XVI-XVII. mend.): sintesi irakurgarri eta bizia.